Blogia
.

Hernanik Iruñari erraz irabazi zion baina ezin izan zuen Santboianaren aurka

Hernanik Iruñari erraz irabazi zion baina ezin izan zuen Santboianaren aurka

Santboiana gehiago izan zen azken partiduan eta bera sailkatu da finalaurrekoetara.

Jokatutako bi partiduak irabazita neurtu zituzten indarrak atzo Hernani eta Santboianak Landaren eta bien artean jokatu zuten finalaurrekoetarako txartela, pronostiko guztiak beteta. Hernanik hiru partiduetan txarrena egin zuen seguruenera eta Santboianak egin duenik onena, eta emaitzak ere hori erakusten du. Hala ere, ez dago emaitzak erakusten duen adina alde bi taldeen artean eta Hernanik ere partidua irabazteko bere aukerak izan zituen: sartu gabeko bi zigor kolpe edo 0-3 atzetik zijoazenean ia gauzatu zuen entsaio bat. Goizean jokatutako lehenengo partiduan erraz irabazi zion Hernanik Iruñari.

Denboraldi ona
Hernaniar jokalariak triste ziren atzo partidu ondorenean, baina badute arro egoteko motiborik, denboraldi borobila egin baitute. Agian konpromezuzko partiduak jokatzera ez daude oso ohituak hernaniarrak, denboraldian nahiko erraz irabazi baitituzte ia partidu guztiak. Kataluniarrak aldiz oso ohituak daude presiopean jokatzen eta atzo hazi egin ziren. Horrelako partidu gehiago behar dituzte hernaniarrek, baina, oraindik izango dute aukera garrantzizko partiduak jokatzeko, goian ibiltzeko moduko taldea dela erakutsi baitute.

Emaitzak

  • Santboiana 12 - Iruña 0
  • Hernani 8 - El Salvador 3
  • El Salvador 7 - Santboiana 15
  • Iruña 0 - Hernani 26
  • El Salvador 10 - Iruña 7
  • Hernani 0 - Santboiana 20

0 comentarios