Blogia
.

Ekainaren 2 eta 3an Bartzelonan egin behar zen Gusarock jaialdia bertan behera geratu da

Ekainaren 2 eta 3an Bartzelonan egin behar zen Gusarock jaialdia bertan behera geratu da Berri Txarrak taldearen webguneak dioenez, antolatzaileek duela gutxi jakinarazi diete berria. Antza denez, jaialdia ospatzeko beharrezkoak diren baimenak lortzea benetan zaila izan zaie eta ondorioz Bartzelonako Gusarock areto txikiago batean egiten saiatuko dira.

Beraz, oraindik egun batzuk itxaron beharko ditugu Gusarock non eta noiz izango den jakiteko, baina, hori bai, Berri Txarrak taldeak jada konfirmatu du ezingo dela han egon.

0 comentarios