Blogia
.

Photoshopak ikurrinak ezabatu ditu

Photoshopak ikurrinak ezabatu ditu Osasuna taldeko eta haren Fundazioko hainbat bazkide haserre agertu dira Fundazioak berak kaleratutako egutegiaren martxoko orrialdea ikustean. Irudian, iazko Errege Kopako finalean izan ziren zale nafarrak ageri dira. Eurek atera zituzten ikurrinak eta hainbat pankarta, ordea, ez dira argazkian azaltzen, Fundazioko arduradunek ezabatu egin dituztelako. Madrilgo finaleko zenbait argazki Osasunaren web gunean dituzue ikusgai, Especial. Final Copa del Rey 2004-2005 atalean. Horietan bai, ikurrin mordoa ageri dira.

0 comentarios